XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Libertatea

Daewook itzuli behar duen dirua urtetan hor miseriazko soldata baten truke jardun dutenentzat eskatzea alfer samarrekoa da.

Alabaina, Eusko Jaurlaritzari eska dakioke dirulaguntza truk lor ditzan hurrengo inbertsioetan (Mercedes, kasu), sosak ongi neurtzeaz gain, Europak errieta ez egiteko, azter dezala enpresak langileekin izango duen jarrera.

Eska dezagun, eskatzea libre baita.

Baina ez ematea ere bai.

Eta Eusko Jaurlaritzak ez emateko libertateaz gain, erantzun dezake bere lana inbertsioak lortzea dela, lanpostuak sortzea sustatzea, baina lanpostu horien ingurukoak enpresa eta langileei dagozkiela.

Hala da seguruenik, baina langileek eskuak lotuta dauzkate: kontratazio-legeriak eta langabeziaren mamuak estu lotuta, eta askatzeko tresna barik.

Eta Administrazioak hori ahanzteko libertaterik ez dauka.